XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udazkenetan, yeehats horiek, altze basabereen atzetik doazenean, erne ibiltzen dira otsoekin eta Buck-ekin ez topatzeko.

Emakumeak ere triste jartzen dira, leku hura espiritu gaiztoen zelaia dela esaten dietenean.

Uda etortzen denean, bisitari ezezagun bat joaten da lekarro hartara.

Ile eder eta argiko otso bat da. Bakarrik jaisten da.

Basoak igarota gero, hibai baten ondoan pasatzen du egun guztia.

Haien inguruan ba omen daude oraindik ere gamuzazko zaku batzuk, metal horiz beteak.

Baina guztiak gainetik belar berde batek, estaltzen ditu.

Han egon ohi da otso haundi hori, uluaka.

Baina ez omen dago beti bakarrik.

Neguko gau gorritan, otsoak goitik behera janari bila datozenean, hura etortzen da guztien buru.

Guztiak baino nagusiagoa, harroagoa, ederragoa, ilargi argipean, edota egunsenti borealpean.

Bere muturra gora begira jartzen omen du, eta aspaldi aspaldiko kantu ulua botatzen omen du: talde guztiaren abesti zahar, triste eta misteriotsua.